Erabiltzailearen profila

bixerdo Blokeatutako kontua

bixerdo@paperjale.eus

duela urte 1, hilabete 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

bixerdo(r)en liburuak

Irakurtzeko

Irakurrita (9 guztiak ikusi)

Ikusi liburu guztiak
Gestión de un proyecto web (Paperback, gaztelania language, ENI) Baloraziorik ez

[Liburuaren aurkibidea] Índice abreviado: 1. ¿Qué es un proyecto web? 2. Los actores y la …

Ez dago norbanakoei zuzenduta

Baloraziorik ez

Webgune bat garatzeko pausu zuzenak modu zehatz batean laburbildurik erakutsiko zizkidan liburua nahi nuen eta hau aukeratu nuen izenburuagatik (Bilboko Errekaldeko liburutegian eskuragarri).

Baina ez da espero nuena. Oso ondo enpresa ikuspuntu batetik, proiektuan eman beharreko pausuak, parte-hartzaileen rolak eta horrelakoak zehazten dituelako baina apur bat asagoa suertatzen da web bat montatu nahi duen norbanako batentzat.

(e)k Inazio Mujika Iraola(r)en Gerezi denbora kritika egin du

Gerezi denbora (Paperback, 2000, Alberdania) 5 izar

"Gerezi denbora", Inazio Mujika Iraola

5 izar

Azukrea belazeetan irakurri eta liluratuta geratu eta gero, bigarren eskuko azoka batean topatu nuen beste hau eta ez bat ez bi, boltsikoratu egin nuen berehala.

Asko gustatu zait zein erraz egiten den irakurketa eta kontatzen duen istorioa. Ez dakit gerra denborako giroa horrelakoa izango zen eta abertzaleen eta anarkisten arteko erlazioak horrelakoak izango ote ziren baina oso pertsonaia beteak lortzen ditu egileak eta, esan bezala, di-da batean irakurtzen den eleberria sortu du

(e)k Virginia Woolf(r)en Dalloway andrea kritika egin du

Dalloway andrea (Paperback, Euskara language, 2014, Edo!) 3 izar

«Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak». «Hantxe zegoen-eta Clarissa». Bi esaldi horien artean, …

Dalloway andrea, Virginia Woolf (Itziar Diez de Ultzurrun itz.)

3 izar

Irakurri beharreko liburu horietakoa da, klasiko bat, baina... apur bat astuna egin zait.

Consonnik 'belefunding' bitartez argitaratu zuen "Gela bat norberarena" (Maria Colera Intxausti itzultzaile) gehiago gozatu nuen eta liburuak berak gehitzen duen "Etxeko Aingerua hiltzea" diskurtsoa (Ana Morales itzultzaile) ere gehiago gustatu zait. Virginia Woolf Ez-fikzioa idazten duenean gehiago gustatzen zaidala esango nuke.

Aipamen berezi bat argitaletxearentzat. Edo! 'belefunding' bitartez ere sortutako lau ero maitagarrien asmoa izan zen eta amaitu zenean beraien webgunean eskegi zituzten liburuen pdf fitxategiak (ez dakit ziur baina denak ez baziren, gehienak CC-BY-NC-ND lizentziarekin argitaratu ziren) eta orain Armiarmako beste zoro maitagarriek eskaintzen dute Dalloway andrea beraien webgunean: armiarma.eus/edo/liburua-dalloway_andrea

(e)k Virginia Woolf(r)en Dalloway andrea irakurtzen bukatu du

Dalloway andrea (Paperback, Euskara language, 2014, Edo!) 3 izar

«Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak». «Hantxe zegoen-eta Clarissa». Bi esaldi horien artean, …

Liburu klasiko bat, irakurri behar denetarikoa eta hori guztia baina... apur bat astuna egin zait. Consonni argitaletxeak 'belefunding' bitartez atera zuen "Gela bat norberarena" (Maria Colera Intxausti itzultzaile) gehiago gustatu zitzaidan eta liburuari gehitu zaion "Etxeko Aingerua hiltzea" (Ana Morales itzultzaile) bera ere gehiago gustatu zait. Ez dakit, baina Virginia Woolf ez-fikzioa idazten duenean gehiago gustatzen zaidala uste dut.

El bosque oscuro (Trilogía de los Tres Cuerpos, #2) (Spanish language, 2019) 4 izar

The Dark Forest (Chinese: 黑暗森林) is a 2008 science fiction novel by the Chinese writer …

El bosque oscuro, Liu Cixin (Lurraren iraganaren oroitzapena (Hiru gorputzak); 2)

4 izar

Edukiari buruzko abisua Kontuz izenburuaren azalpenarekin ez baduzu liburua irakurri

El bosque oscuro (Trilogía de los Tres Cuerpos, #2) (Spanish language, 2019) 4 izar

The Dark Forest (Chinese: 黑暗森林) is a 2008 science fiction novel by the Chinese writer …

Edukiari buruzko abisua Ez irakurri izenburuaren azalpeneti aurrera liburua oraindik ez baduzu irakurri